Zuzeneko bideo hitzaldiak prestatu ditu KZguneak azarorako

Barren.eus 2020ko aza. 4a, 15:07

Trebakuntza hitzaldiak emango ditu online KZguneak, Youtube bidez, Azaroan. Lau hitzaldi prestatu dituzte, besteak beste, doako liburu elektronikoak jaisten ikasteko, berri faltsuak nola gezurtatu edo Podcast-ak entzuteko app eta webguneak. Sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera.

KZguneak zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du azarorako.

Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo. Gainera, hitzaldiak zuzenean jarraitzeko aukerarik ez dutenek gerora ere eskura izango dituzte, aipatutako Youtubeko kanalean grabatuta gordeko baitituzte.
Honako hauek dira KZguneak Youtube bidez irailean emango dituen euskarazko hitzaldiak, bakoitzari dagokion estekarekin: