Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 29 Euskadiko III Hezkuntza Robotika Txapelketa 2019 09 1Elgoibarko Udalak Robotika ikastaroak etetea erabaki du eta Bizilabe programako eskolak 'online' emango dituzte aurrez aurre beharrean.

Pandemiari aurre egiteko helburuarekin, eta alarma egoerak eman dion boterea baliatuta, neurri murriztaileak hartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Neurrietako bat da gehienez sei laguneko taldeak elkar daitezkeela toki itxietan zein aire zabalekoetan, pribatuetan zein publikoetan. Hori dela eta, Robotikari buruzko ikastaroak atzeratzea erabaki du Elgoibarko Udalak. Berriro martxan jartzeko aukera dagoenean jaki araziko dutela gaineratu dute. Ikastaroetan parte hartzen ari diren ikasleei ordaindutakoaren zati bat itzuliko dietela ere jakinarazi dute. "Robotikako ikasle bakoitzak, dagoeneko, urriari dagokion ordainketa egin duenez (36 euro), eta lau eskoletatik hiru bakarrik eman direnez, ikasle bakoitzari 9 euro itzuliko zaizkio". 

 • Bizilabe 'online'
Robotika ikastaroekin batera, herriko gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatzea helburu duen Bizilabe programa ere martxan du Udalak. Kasu honetan, eskolak 'online' emango dituztela aurreratu dute.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza