Gurasoentzako formakuntza saio berriak izango dira urrian eta azaroan

Barren.eus 2020ko urr. 5a, 12:59

Elgoibarko Udalak "Guraso Formakuntza" egitasmoko saio berriak iragarri ditu urrirako eta azarorako; besteak beste, “Seme-alaben adimen emozionala” eta "Mugak jarri ezinik". Osasun egoerak lagatzen duen bitartean, saioak presentzialak izango dira eta zaintza zerbitzua eskainiko dute saio guztietan.

Elgoibarko hainbat guraso taldek eta Udalak elkarlanean antolatuta, gurasoentzako formakuntza saioak eskainiko dituzte urrian eta azaroan. Gurasoen parte hartzea errazte aldera, saio guztietan zaintza zerbitzua eskainiko dute, jarduna egiten den eraikinean bertan.

Formakuntza saioetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, honako estekan: https://labur.eus/yqJKO (euskaraz) / https://labur.eus/8Q6X3 (elebidun). Era berean, zaintza zerbitzurako ere beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saio bakoitza hurrengoaren osagarria izango da eta norberak erabaki dezake interesatzen zaion saio bakarrerako zein programa osorako izena ematea. Osasun egoerak lagatzen duen bitartean, saioak presentzialak izango dira, halere irekita utzi dute dijitalki egiteko aukera ere. Kasu horretan, hitzorduen egun eta ordua errespetatuko litzateke eta izena eman duten pertsonei helbide elektronikoz bidaliko litzaieke informazioa egun batzuk lehenago. Saioak dijitalki ematekotan, ZOOM edo Jitsi Meet bezalako plataformen bitartez egingo da, hizlari bakoitzak nahiago duenaren arabera. Saio guztiak mugikorretik jarraitzeko aukera izango da.

Hona hemen formazio saioak eta bakoitzari buruzko xehetasunak:

  • Seme-alaben adimen emozionala: Ixone Akarregiren eskutik, urriaren 1ean eta 8an (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza), 15:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz). Baita urriaren 15ean eta 22an (DBH), 15:30ean (gazteleraz) eta 18:00etan (euskaraz).
  • Mugak jarri ezinik: urriaren 21ean, 15:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz), Izar Arregiren eskutik. (2 urte bitartekoak)
  • Komunikazio ez bortitza: azaroaren 19an, Nerea Mendizabalek gidatua. (HH eta LH). Hizkuntzaren araberako taldeak sortuko lirateke izen ematearen arabera.

2020 10 05 guraso formakuntza 2020 kartela elgoibar