Eskola umeak itzuli dira sei hilabetez hutsik egon diren ikasgeletara

Barren.eus 2020ko ira. 7a, 10:38

Ezhoiko ikasturtea hasi dute gaur eskola umeek. Maskara jantzita eta ahalik eta modurik antolatuenean egin dute eskolako sartzea Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetan.

Sei hilabeteren ostean, koronabirusak sortutako egoerara egokituta ekin diote neska-mutilek 2020-2021 ikasturteari, hainbat segurtasun eta higiene neurrirekin. Hasteko, pilaketak sahiesteko, ikastetxeetara mailaz maila sartu dira. Lerroan jarri eta irakasleei jarraituz igo dira ikasgeletara, eta irten ere halaxe egin beharko dute. Aurtengoa bizikidetza talde iraunkorren ikasturtea izango da. Izan ere, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (hasiera batean, 1. eta 2. mailetan) ikasle-talde egonkorrak osatu dituzte. Talde horietako kideak elkarren artean sozializatu ahal izango dira, distantziak zorrotz bete beharrik gabe. Hala ere, talde horiek ikastetxeko beste talde batzuekin nahastea sahiestu beharko dute.

Ikasle guztientzako hezkuntza integrala ziurtatzeko egin du Jaurlaritzak aurrez aurreko eskolen alde. Nolanahi ere, Covid-19ak sortutako pandemiak udan izan duen bilakaera ikusita, eta ikasturte hasieran eta “ikasturtearen lehen hiruhilekoan” birusak izan dezakeen eragina aurreikusiz, betebeharreko batzuk zehaztu eta gomendio batzuk eman ditu Hezkuntza Sailak, ahal den neurrian arriskuak minimizatzeko. Hasierako zirriborrotik, baina, aldaketak izan dira, bereziki ikasturtea hasteko egunen inguruan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak eta Batxilergokoak irailaren 15ean itzuliko dira ikastetxera, irailaren 7an barik. Lanbide Heziketan ere aldatu egin dute hasiera eguna. Goi mailako zikloetan, irailaren 14an hasiko dira bigarren mailakoak, eta 16an lehenengo mailakoak. Erdi mailako zikloetan, berriz, hilaren 21ean hasiko dira bigarren mailakoak, eta hilaren 23an lehen mailakoak. Bien bitartean, hezkuntzan grebara deitu dute sindikatu guztiek irailaren 15erako.

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola egokitzapena3

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola negarrez

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola egokitzapena

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola egokitzapena2

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola 2

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola ilaran

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola gela

2020 09 07 ikasturte hasiera elgoibar ikastola temperatura2

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola ikasgelan

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola ikasgelan 2

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola

2020 09 07 ikasturte hasiera elgoibar ikastola eskailerak

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola gela 2

2020 09 07 ikasturte hasiera elgoibar ikastola temperatura

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro autobusa institutura

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola autobusean

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola jolastoki ilara

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar herri eskola amagaz

2020 09 07 ikasturte hasiera elgoibar ikastola ilara

2020 09 07 ikasturte hasiera mendaro ikastola sarrera

2020 09 07 ikasturtea hasi elgoibar kalean motxila