'Bizilabe' egitasmoan izena emateko epea zabalik da

Barren.eus 2020ko uzt. 16a, 09:38

Elgoibarko Udalak Bizilabe programa jarri du martxan bigarrengoz, gazteen artean zientziarako eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko, eta abuztuaren 15era arte eman daiteke izena.

 2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaiotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Ikasturtea abiatzeko, abuztuaren 31tik irailaren 4ra, bost saioz osatutako “Ekin energiaz!” tailerra emango dute, eta urriaren 2tik maiatzaren 28ra, bestalde, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” programa. Tailerrak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egingo dira eta bi taldetan banatuta arituko dira: 2009-2010ean jaioak (10-12 urte) eta 2007-2008an jaioak (13-14 urte). Interesatuek abuztuaren 15erako eman beharko dute izena https://labur.eus/HBFUJ webgunean.

Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:
“Ekin energiaz!” tailerra:

  • Tokia: Makina-Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).
  • 2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra.
  • 10-12 urte (2009-2010ean jaioak): 09:30etatik 11:00etara.
  • 13-14 urte (2007-2008an jaioak): 11:30etatik 13:00etara.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat.
  • Prezioa: 15 €, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
  • Eman izena abuztuaren 15a baino lehen. Formularioa

“Izan asmatzaile eta ekintzaile” ikasturteko programa:

  • Tokia: Makina Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).
  • Hasiera 2020ko urriaren 2tik 2021eko Maiatzaren 28ra.
  • Ostiralero.
  • 10-12 urte (2009-2010ean jaioak): 17:00etatik 18:30era.
  • 13-14 urte (2007-2008an jaioak): 18:30etik 20:00etara.
  • Plaza mugatuak: 15 lagun saio bakoitzean.
  • Prezioa: 18 € hileko, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
  • Izen-ematea ikasturte osoan zabalik egongo da, edo lekuak bete arte (gutixenez 5). Formularioa

2020 07 15 bizilabe elgoibar