Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 02 erronka duala mendaro diplomak imhGizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden gazteentzako proiektua landu dute IMHn, Erronka Duala izenekoa. Amaierara ailegatu da eta diplomak banatu dizkiete parte hartzaileei.

Erronka Duala proiektuan parte hartu duten parte-hartzaileei diplomak emateko ekitaldia egin zen uztailaren 2an IMHn. 

Debabarrenan eta Debagoienan gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden 17 eta 35 urte bitarteko gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko helburua duen proiektua azken atalera iritsi da. Proiektua IMHk burutu du, Kalexka Elkartearekin eta La Caixa Gizarte Ekintzarekin lankidetzan.
Lan-merkatuan duten prozesu inklusiboa hobetzeko asmoz, IMHtik haiekin lan egin dute beren trebetasunak garatzeko, eta Lanbide Heziketa dualera hurbilduz, "kalitatezko enplegua lortzeko aukera gisa".
"Enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza" premisarekin, 2019ko azaroan hasitako proiektu honek landutakoak izan dira:

  • Gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuak.
  • Gaitasun pertsonalak, harremanetakoak eta antolakuntzakoak indartzea.
  • Zeharkako gaitasunak eta gaitasun teknikoak

IMHtik jakinarazi dutenez, motibazio eta laguntza pertsonaleko prozesu bat funtsezkoa izan da gazteok aukerak bilatzera bultzatzeko. IMHn harro daude honelako ekimenak zuzentzeaz eta ingurunearen garapen sozialaren parte izaten jarraitzeaz.
Informazio osoagoa eta ekitaldiko argazkiak imh.eus webgunean 

2020 07 02 erronka duala mendaro diplomak imh 2019912lantegian

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza