Bizilabe egitasmoaren bigarren ekitaldian izena emateko epea zabalik da

Barren.eus 2020ko eka. 9a, 09:07

Gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzeko antolatu zuen, iaz, Elgoibarko Udalak Bizilabe programa. Bigarren ekitaldirako izenematea zabalik dago.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen berbetan, udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta teknologiaren eta teknikaren alorrean "kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua" egiteko xedearekin sortutako ekimena da Bizilabe.

2020-2021 ikasturteari begira, 2007tik 2010era bitartean jaotako gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.
 • Bi tailer; abuztuan eta urrian
Hala, bi tailer antolatu dituzte. Lehena, abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean izango da, bost saioz osatutako “Zientzia eta teknologiako Bizilabe tailerra”. Bigarrenak, berriz, ikasturte oso bateko iraupena izango du. “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programa urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra egingo da, ostiral arratsaldetan, betiere eskolaz kanpoko ordutegian.
Tailerrak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan egingo dira eta bi taldetan banatuta arituko dira: 2009-2010ean jaioak (10-12 urte) eta 2007-2008an jaioak (13-14 urte).
Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:
 • Zientzia eta teknologiako Bizilabe taillerrari:

  • Tokia: Makina-Erremintaren Museoa (Azkue bailara, 1).
  • 2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra.
  • 10-12 urte (2009-2010ean jaioak): 09:30etatik 11:00etara.
  • 13-14 urte (2007-2008an jaioak): 11:30etatik 13:00etara.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat.
  • Prezioa: 15 €, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko.
  • Eman izena uztailaren 19a baino lehen https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar/tailerrak/bizilabe-tailerra

 • Izan asmatzaile eta ekintzaile ikasturteko programa:

∞Lotura duten albisteak: