Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, udan, emango dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.
Dagoeneko, zabalik dago UEUren aurtengo udako eskaintzan izena emateko epea. Aurten, izena emateko epea ez da itxiko ikastaroa hasi arte. Horrela bada, UEUk 12 ikastaro eta 5 jardunaldi eskainiko ditu aurtengo udan, uztailaren 13tik irailaren 4ra bitartean.
Hona hemen egitaraua:
• 1. astea: uztailak 13-17
- Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV.). Eibar, uztailak 10
- BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak. Eibar, uztailak 13
- Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI. Eibar, uztailak 13-14
- Wikipedia/Wikimedia editatoia 2020. Donostia, uztailak 14
- Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa. Eibar, uztailak 15 – TALDEA BETE EGIN DA (2020-05-27, 12:05), itxaron zerrenda ireki da.
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen. Eibar, uztailak 16
- 2020.urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla? Mintegia. Eibar, uztailak 16
- Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) Usurbil, uztailak 16 – TALDEA BETE EGIN DA (20-05-26, 16:45), itxaron zerrenda ireki da.
- Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa. Donostia, uztailak 13-14
• 2. astea: abuztuak 31-irailak 4
- Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak. Iruñea, abuztuak 31
- Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak. Iruñea, abuztuak 31
- Euskal Herria Dekoloniala Mintegia. Iruñea, abuztuak 31-irailak 1
- Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria. Iruñea, irailak 1
- Gau Beltza (Arimen gaua) ospakitzuna antolatzeko tailerra. Baiona, irailak 4
- Euskal kantu ondarearen transmisioa Baiona, irailak 4
- Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia : hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik. Baiona, irailak 4
Bestalde, aurrekaririk gabeko egoera honetan, UEUk neurri bereziak hartu ditu Udako Ikastaro erakargarri eta arrakastatsuak izateko.
- Aurrez aurreko eskaintza izango da, ezagutza eta esperientzien elkartrukerako gunea baitira Udakoak. (*Segurtasun neurri zorrotzak jarraituko dira).
- Ikastaro laburrak: 6-10 ordutakoak.
- Talde txikiak osatuko dira, gehienez, 10 pertsona.
- Prezio berezia: 10,00 euroko matrikula prezio bakarra.
Informazio guztia: 48. Udako Ikastaroak HEMEN ikusi dezakezu zerrenda osoa.
Elgoibarko Udalak, halaber, dirulaguntzak emango dizkie HIK HASIK eta EHUk uda honetan antolatuko dituzten ikastaroetan parte hartzen duten elgoibartarrei. Horiek horrela, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzari esker, Udalak matrikularen kostu osoa ordaintzeko laguntza emango die Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia ordaintzeko laguntza, berriz, lanean diharduten herritarrei. Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 30ean bukatzen da, informazio gehiago Euskara Sailean: 943 744 366 euskara@elgoibar.eus