Herri Eskolako ume eta boluntarioek eusten diote Oin alai egitasmoari

Barren.eus 2015ko ira. 9a, 06:40

Umeak eskolara oinez joatea sustatzeko Oin alai ekimenak ez ditu garai onenak bizi. Ikasturteko lehen egunean Herri Eskolako 27 ikaslek egin zuten ikastetxerako bidea Oin-alairekin. Ez zen egon Elgoibar Ikastolako ikaslerik, Oin-alai ekimenari buruzko hausnarketa prozesua jarri baitu abian Ikastolako Guraso Kontseiluak. (bideoa eta argazkiak dauzka)

Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai. Indar handiarekin hasi zen egitasmoa, 120 ume eta 35 boluntariorekin, baina kopuru horiek apalduz joan dira urtez urte eta sustatzaileak kezkatuta daude ekimenak izan dezakeen etorkizunarekin. Elgoibarko Udaleko arduradunen esanetan, gero eta ume gutxiagok parte hartzen dutenez, zerbitzuak jatorrian zuen izaerara itzuli nahi dute, eta zerbitzuan parte hartzen duten hainbat eragile aztertzen ari dira gaurko beharretara nola egokitu. Hala, Elgoibar Ikastolako umeek Oin-alain parte hartzeari laga diote momentuz. Ikastolako Guraso Kontseiluak datuak aztertu eta erabaki bat hartzeko hausnarketa prozesua hasi duela azaldu dute Elgoibarko Udaletik.

Une honetan Herri Eskolako 27 ume daude izena emanda Oin-alain. Ume falta ez da arazo bakarra, boluntarioak ere behar dituzte-eta. Santa Ana kaletik King-kong-era bidean, adar nagusian, eta Basartetik datozenei laguntzeko behar dituzte bereziki boluntarioak.

•50 euroko txartel-bonoak
Umeen eta boluntarioen parte hartzea saritzeko sariak banatuko dituzte, beste behin ere. Txankakua eta Barren azokako dendetan eskolako materiala edo aisialdiko materiala erosteko 50 euroko txartel-bonoak zozketatuko dituzte umeen artean, eta ume saridun horren ama, aita, aitona edo delakoa boluntarioa bada, beste 30 euro emango zaie.

2015-2016 ikasturteko lehen egunean trikiti doinuekin girotuta egin zuten eskolako bidea Oin alaikoek. Ikus argazkiak:

2015 09 08 oinalaiberezia

2015 09 08 oinalaiberezia1

2015 09 08 oinalaiberezia2

2015 09 08 oinalaiberezia zubian2

2015 09 08 oinalaiberezia trikitilariakLotura duten albisteak: