Selektibitatea prestatzeko itzuli dira ikasgeletara Elgoibar BH Institutuko ikasleak

Barren.eus 2020ko eka. 2a, 14:07

Unibertsitatera sartzeko proba prestatzen diharduten ikasleak atzo, ekainak 1, itzuli ziren aurrez aurreko eskoletara Elgoibar BH Institutuan. Orain arte etxetik nola moldatu diren eta itzulera nolakoa izan den galdetu die BARRENek ikasleei eta institutuko zuzendari Iñaki Odriozolari.

 Eskola-jarduera irailean itzuliko da, salbuespenak-salbuespen, eta aurten Unibertsitatera sartzeko proba egin behar duten ikasleak dira salbuespen horietako bat. Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, hilabete atzeratu behar izan zuten selektibitatea: uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo dute. Elgoibar BH Institutuko 130 ikasle ari dira azterketak prestatzen, eta astelehehen honetatik ikaskideen ondoan eta irakasleen gidaritzapean prestatu dezakete. Denak batera eskolara joan ezin daitezkeenez, egutegi bat zehaztu du ikastetxeak. Lehenengo astean ikasgai amankomunetakoak joango dira eskolara, eta bigarren astean, hautazkoetakoak. 26-27 ikasleko gelako ratioa erdira ekarri dute orain. Bi egunean behin joango dira talde bakoitzekoak ikasgeletara.

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 01 selektibitate ikasleak arreiturre institutua elgoibar maskaregaz gela2

2020 06 01 selektibitatea arreiturre institutua elgoibar gelan 8

2020 06 01 selektibitatea arreiturre institutua elgoibar gelan irakasleaz

2020 06 01 selektibitate ikasleak arreiturre institutua elgoibar maskaregaz gela3

2020 06 01 selektibitate ikasleak arreiturre institutua elgoibar maskaregaz gelan

2020 06 01 selektibitatea arreiturre institutua elgoibar gelan 7

2020 06 01 selektibitatea arreiturre institutua elgoibar gelan 9

2020 06 01 selektibitate ikasleak arreiturre institutua elgoibar maskaregaz pasiloan

2020 06 01 selektibitate ikasleak arreiturre institutua elgoibar maskaregaz