Elgoibarko Udalak 171.000 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei 2019-2020 ikasturterako

Barren.eus 2020ko mai. 27a, 15:29

'Bizitzarako prestakuntza euskaraz' programaren baitan, Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratua sinatu du gaur, herriko ikastetxeekin.

 Guztira 170.925,45 euroko dirulaguntza emango die Udalak 2019/2020 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. Hitzarmena honakoek sinatu dute: Ane Beitia Elgoibarko Udaleko alkateak; Jabier Larrañaga Elgoibar Ikastolako zuzendariak; Rakel Agirre Herri Eskolako zuzendariak [ezin izan du gaurko ekitaldian egon]; Iñaki Odriozola Arreiturre Institutuko zuzendariak; Alberto Iturricastillo MEKA Lanbide Eskolako zuzendariak eta Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak.

Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, hauexek datuak:

  • Herri Eskola 26.384 euro
  • Institutua 8.717,80 euro
  • Ikastola, 57.084,55 euro
  • Meka, 5.900 euro
  • IMH 71.314,08 euro

2020 05 27 lankidetza itzarmena elgoibar udala ikastetxeak

∞Lotura duten albisteak: