Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 10 ekiten tailerrrak elgoibar b 1 ikastolaOsasun-egoerak aukera ematen badu, Batxilergoko 2. mailako, Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailetako eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira eskolara.

 

DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleak, berriz, astebete geroago itzuliko dira, maiatzaren 25ean. Hala jakinarazi du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Eskolara itzultzean, jakina, babes-neurriak bete beharko dituzte. 1,5 metroko tartea utziko da eskolan batetik bestera; ikasleek, irakasleek eta gainerako hezkuntza-profesionalek musukoa edo maskara jantzi beharko dute eskola-esparruan; ikastetxeko sarrera-irteerak mailakatuta egingo dira; bi sarbide dituzten ikastetxeek norabide bakarreko sarrera-irteerak prestatuko dituzte; jolastokian hainbat txanda ezarriko dituzte; eta ez da jantokiko zerbitzurik izango, zerbitzu hori eskaintzen duten ikastetxeetan. Jantoki-zerbitzurik egongo ez denez, ikastetxeek ohiko ordutegiak egokitu egin beharko dituzte, eta ikasleek egunean bost orduko lanaldi trinkoa izango dute. 

 

Argazkia artxibokoa da, Ekiten tailerretakoa.

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza