Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Kofederazioak adierazi du atzeratu egingo dutela Bartidan (Araba) egitekoak ziren Euskal Eskola Publikoaren jaia, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta. Era berean, data berri batean ospatuko dutela jakinarazi dute, udalerri berean. Dataren berri, ordea, aurrerago emango dute.
“Hazitik gora!” lelopean, aurtengoak 29. edizioa izan behar zuen -24. edizioa Elgoibarren ospatu zuten 2015ean-.
Arabako Errioxako ikastetxe publiko guztiak ari dira parte hartzen aurtengo Euskal Eskola Publikoaren jaiaren antolaketan: Bastida, Eltziego, Lantziego, Oion eta Guardiako sei ikastetxeak.
Hona Ehige-k zabaldu duen prentsa oharra -PDF-