Elgoibarko Ludotekak hainbat ekintza jarri ditu martxan erabiltzaileei konfinamendu egoera arintzeko

Barren.eus 2020ko mar. 20a, 08:58

Joan zen astean aurrez aurreko eskolak eta aisialdi ekintza guztiak bertan behera utzi zituen Hezkuntza Sailak, eta handik gutxira, konfinamendu egoera ezarri zuen Espainiako Gobernuak. Ondorioz, Ludotekako erabiltzaileak ezin dira ludotekara joan, eta egoera hau apur bat aritzeko hainbat ekintza antolatu ditu Ludotekak.

 Presente egoteko beharrik gabe aurrera eramateko moduko hainbat ekintza prestatu ditu Elgoibarko Ludotekak konfinamendu egoerarako. Astero egingo dituzte proposamenak, gai desberdinak lantzeko. Aste honetarako proposamena ondorengoa da: Sukaldaritza bideo bat grabatzeko eskatu diete erabiltzaileei, gehienez bost minutukoa. Jasotzen dituzten bideo guztien artetik bi aukeratuko dituzte, gero Ludotekan bertan egiteko. Interesatuek Ludotekako watsapp zenbakira bidali beharko dituzte bideoak (656 740 793). Erabiltzaileek, bestalde, ludotekaelgoibar@gmail.com helbide elektronikoa eta 656 740 793 telefono zenbakia erabili ditzakete ludotekako arduradunekin harremanetan jartzeko.