Joan zen astean eman zuen Hezkuntza Sailak 15 egunez aurrez aurreko eskolak eteteko agindua, baina gaur bertan jakinarazi du "beste abisu bat eman arte" ikastetxeak itxita mantenduko dituztela.
Haurreskoletatik hasi eta Unibertsitatera arteko eskolak ematen dituzten zentroetan etenda daude eskolak joan zen astetik, eta gaur bertan jakinarazi du Hezkuntza Sailak itxialdia luzatu egingo dutela. Hasieran bi asterako etena iragarri zuten, baina Koronabirusaren gaitza izaten ari den garapena kontuan hartuta, epealdia "sine die" luzatzeko erabakia hartu dute.