Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 22 felixsopelanasaria alainiulaziaGipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak karrera amaierako lanik onenak saritzen ditu Felix Sopelana Memorialean. Aurten, Eibarko Ingeniaritza Eskolako bi ikaslek, Ander San Martinek eta Beñat Gallastegik, garatu duten ‘Solar Glider' izeneko egitasmoak eskuratu du lehen saria. Tutore lanetan aritu den Alain Ulazia irakasle mendaroarrak ere saria jaso du lan berarengatik.

Peritu eta Industri Injineruen Elkargoaren (COPITIG) fundatzailea izan zen Felix Sopelanaren omenez antolatzen dute Felix Sopelana Memoriala. Gipuzkoako ingeniaritza eskoletako karrera amaierako proiekturik onenak aintzat hartu eta ezagutaraztea da antolatzaileen helburua. Aurtengoa 11. lehiaketa izan da. 

Lehen saria Euskal Herriko Unibertsitateko Eibarko Ingeniaritza Eskolako bi ikaslek garatu duten gradu amaierako lanari eman diote. Eguzki hegazkin berezi baten alderdi mekaniko eta elektronikoak diseinatu dituzte Ander San Martin Lasuenek (Injineru Mekanikoa) eta Beñat Gallastegi Zelaia-Zugadik (Injineru Elektrikoa), ‘Solar Glider' (Eguzki Planeatzaile) izeneko lanean. Lehena proiektuaren alderdi mekanikoa lantzeaz arduratu da eta elektronikaz bigarrena. Alain Ulazia Manterolak zuzendu du proiektua, eta berak ere jaso du saria. Ulazia Jariakinen Mekanika Saileko irakaslea da Eibarko Ingeniaritza Eskolan. 

  • Solar-Glider eguzki planeatzaileari buruzko informazio osoagoa ehu.eus 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza