Gazteen artean lanbide heziketa eta industria ezagutzera emateko saioak martxan dira

Barren.eus 2020ko mar. 11a, 06:58

'Ekiten Tailerrak' egitasmoaren 12. ekitaldia antolatu du Elgoibarko Udalak, gazteek herrian dagoen lanbide heziketa eta unibertsitate eskaintza eta industria bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Udalak IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean antolatu ditu 'Ekiten Tailerrak'. Astelehenean, martitzenean eta gaur Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek IMH eta MEKA ikastetxeak bisitatuko dituzte, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko.

Martxoaren 24an, 25ean eta 26an, DBH4ko ikasleen txanda izango da, Elgoibarko Cometel enpresa bisitatuko dute, prozesu desberdinetan beharrean diharduten langileen lana ezagutzeko. Manahmana enpresako kideen laguntzarekin hausnarketa saioa bat ere egingo dute. 

Argazkietan Ikastolako ikasleek IMH eta Meka ikastetxeetara eta Makina Erremintaren Museora egin duten bisita.

2020 03 10 ekiten tailerrrak elgoibar b 2 ikastola

2020 03 10 ekiten tailerrrak elgoibar b museoan ikastola

2020 03 10 ekiten tailerrrak elgoibar b 3 ikastola a taldea

2020 03 10 ekiten tailerrrak elgoibar b ikastola b taldea