Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 05 Tramankuluak joseramon soroiz elgoibar herriko antzokiaHaurren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea helburu duen 'Tramankuluak' antzezlana eman zuen atzo Jose Ramon Soroiz aktoreak Herriko Antzokian, Herri Eskolako eta Ikastolako eskola umeen aurrean.

Elgoibarko Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Elgoibarko Udalak antolatutako 'Tramankuluak' (Tanttaka Teatroa) antzezlanaren emanaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo, martxoak 5, Herriko Antzokian, bi emanalditan. 

Umeei gauza txikien misterioak erakusten dizkien eta istorio miresgarriak asmatzeko grina pizten dien antzerki-obra xumea da Tramankuluak. Jose Ramon Soroiz aktore ezagunak hainbat tresna erakutsi zizkien ikasleei oholtza gainean, horien barruan ezkutuan dauden istorioak bistaratuz.
Haurrak liburuetara, irakurketa eta idazketara hurbiltzeko asmoz sortu zuten antzezlan didaktiko hau, eta horretarako tresnen erakargarritasun plastikoaz baliatzen dira.
'Artefactes' izeneko kaxa-liburu-sorpresa bat dago Tramankuluak lanaren jatorrian. Bai liburua eta bai antzezlana sarituak izan dira. Liburuak 2003an Umeentzako Liburuaren Sari Nazionala jaso zuen eta Generalitateak Arte Eszenikoetarako Haur Ikuskizun Onenaren saria eman zion antzezlanari.

2020 03 05 tramankuluak soroizegaz elgoibar Herri Eskolakoak

2020 03 05 tramankuluak soroizegaz elgoibar ikastolakoak

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza