Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan izango dira ikastaroetako asko, baina on-line egitekoak ere badaude. Programazioa eskegita dago UEUren webgunean: www.ueu.eus.
Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821 426, markeskoa@ueu.eus). Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei. Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744 366 euskara@elgoibar.eus).
• Matrikulazioa
Dagoeneko irekita dago matrikulazioa, eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak eskainiko dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
• Hitzaldi-zikloak
Prestatu dituzten ikastaroez gainera, bi hitzaldi ziklo ere antolatu dituzte.
- Soziolinguistika Hiztegi Txikia II. Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa (2020ko otsaila-maiatza. Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea).
- Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz). Hurrengo saioak: urtarrila (Sorabiera), otsaila (Ginea Bissauko kriolera), martxoa (Lakota) eta apirila (Nas Yuwe).
• Jardunadi eta mintegiak
Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten II. jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 8rako Eibarren, Isasi-Markeskoa jauregian. Era berean, 'Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean' izeneko jardunadia ere emango dute Eibarren, martxoaren 28an.