‘Oin Alai’ egitasmoko boluntarioen lana eskertzeko sariak banatu ditu Udalak

Barren.eus 2020ko ots. 4a, 12:42

Oin Alai ekimena sustatzeagatik eta mugikortasuna bultzatzeagatik saritu ditu Udalak egitasmoko erabiltzaileak eta boluntarioak. Erosketa txartelak eta ikuskizunetarako sarrerak oparitu dizkiete.

 Andrea Arriola Kultura zinegotziak eta Maialen Gurrutxaga Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak datozen egunetan Elgoibarren izango diren antzezlan eta zine emanaldietarako sarrerak banatu dizkiete, gaur, Oin Alain parte hartzen duten 37 ikasleri. Batetik, Haur Hezkuntzako hamabi ikaslek martxoaren 6an Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Bizi Dantza” ikuskizenerako sarrerak jaso dituzte. Eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako hamahiru ikaslek “20.000 Legoa Itsaspeko Zaborretan” antzezlana ikusi ahal izango dute otsailaren 16an. Azkenik apirilaren 19an izango den “Drag-E uraren bila” antzezlanaz gozatuko dute Lehen Hezkuntzako beste hamabi ikaslek.
Boluntarioen lanari ere aitortza egin dio Udalak eta Txankakuako kide diren dendetan gastatzeko 50 euroko 16 erosketa-txartel banatu dituzte boluntarioen artean.

∞Lotura duten albisteak: