Jose Mari Agirretxe "Porrotx"ek Haur Hezkuntzako umekin jardun zuen lehenik solasean ikastetxeko Moru gelan, eta ondoren, DBH2. mailako ikasleekin. Txikiek zein nagusiek, gauza asko ikasi zituzten pailazoarekin, Ikastolatik jakinarazi dutenez.
•Martxoaren 6an etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Elgoibarrera
Elgoibarko Udalak ekainera bitartean Herriko Antzokian eskainiko dituen kultur emanaldien berri eman du. Aipatzekoen artean, orain arte beti Eguberrien bueltan etorri izan diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia dago, izan ere, aurten martxoaren 6an etorriko baitira gure herrira. Bizi dantza ikuskizuna aurkeztuko dute, eta ohi bezala, bi saio eskainiko dituzte, bata 17:00etan, eta bestea, 19:00etan. Otsailaren 8an jarriko dituzte sarrerak salgai Herriko Antzokiko lehiatilan 19:15etik 21:45era, eta Kutxabank plataforman ere erosi ahal izango dira. Aurresalmentaren ostean sarrerarik geratzen baldin bada, egunean bertan leihatilan salduko dituzte.
Pailazoen emanaldiaz gain, beste antzezlan batzuk ere iragarri ditu Kultura Sailak: Besteak beste, Eneba! (otsailak 14), Zaldi urdina (martxoak13), Moko zorrotza (apirilak 24), eta Angelita: Iparragirreren bertso librea (maiatzak 8). Aurten ere deskontu bonoak eskainiko ditu Kultura Sailak, 13 urtetik gorakoentzat:
- Zine-Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute.
- Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotaradoazen erabiltzaileek hirugarrena doanizango dute.
- Ikuskizun eszenikoetara joaten direnadingabeen laguntzaileentzako bonua:Lau aldiz joaten direnak, doan sartukodira laguntzaile gisa doazen bosgarrenaldian.