Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kutsadurarekiko kezka praktikara eramatea erabaki zuten Herri Eskolako LH. 5. mailako ikasleek, Ozeano Barean pilatutako plastikoekin sortu den uhartearen harira eskolan landu duten proiektu batean lanean jardun ostean. Ikasleok gaur irten dira Elgoibarko zenbait txoko garbitzera.

 Olasope industrialdean aritu dira garbiketa lanetan, Zizilion kalean eta bidegorriaren hasiera. Lurrean aurkitu dituzten plastikoak eta beste hainbat zabor mota jaso dituzte. Hasiera batean Basarte ingurua garbitzeko asmoa bazuten ere, inguru hura nahiko txukun zegoela ikusi zuten eta beste honek garbitzeko behar handiagoa zuela. Elgoibarko Udalaren laguntza izan dute egitasmo honetan. Lehenik, gelako bost ikaslek, gela guztiaren izenean, euren proiektua eta Elgoibarko bazterrak garbitzeko ideia Hirigintza Saileko arduradun Iosu Arraizi azaldu zioten, azken honen bulegoan. Udalak garbiketa lanak egiteko materiala eman die ikasleei, zinta txuri gorriak, guanteak eta plastikoak eta zaborra jasotzeko poltsak, hain justu ere.

2020 01 16 plastiko gabiketa elgoibar herri eskola taldearg BARREN

2020 01 16 plastiko gabiketa elgoibar herri eskola

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza