Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 06 imh txina SkillsElgoibarko Makina Erremintaren Institutuko irakasle bat eta bi ikasle Txinako Tianjin hirian izan dira, eta parte hartu dute "China Skills - 2015 National Vocational Students Skills Competition" nazioarteko topaketan.

Tianjingo ZDVTI ikastetxeak (Tianjin Sino-German Vocational Technical College) eta IMHk 2014ko martxoan sinatu zuten lankidetza akordioari esker, hango ikasleek fabrikazio mekanikoko produkzioko programazioaren ikasketak egin eta Espainiako titulu homologatua lortzeko aukera dute. Trukean, hemengo ikasleak China Skills erakusketan parte hartzera gonbidatzen ditu Tianjingo ikastetxeak. Egun ZDVTI ikastetxea zentru erreferentea da Txinan, eta hainbat eremutan ikasten duten 9.500 ikasle ditu.

IMHk iaz ere bidali zuen ordezkaritza bat Txinara eta beste bat bidali du aurten. Francisco Navarro Cadenas irakaslea eta mekatronika industrialeko Gorka Aginaga Osa eta Iker Txurruka Zabala ikaslez osatutako IMHko taldeak hartu du parte China Skills topaketaren zortzigarren edizioan. Lanbide Heziketako ikasleek arlo industrialeko hainbat proba egin dituzte Txinako Gobernuak sustatzen duen erakusketan. Produkzioko lerro automatikoen doikuntza eta instalazio proban hartu zuten parte, hain justu ere, sektore horretan diharduten nazioarteko enpresek eman dituzten baliabideak erabiliz. Hainbat herrialdetako ikasleek hartu dute parte erakusketan: Txina, Tailandia, Alemania, Hego Korea, Laos, Singapur eta Tanzania. (informazio osoagoa eta argazkiak imh.es webgunean)

2015 07 06 imh txina Skills2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza