Herri Eskolako ikasleek eta Eguneko Zentroko erabiltzaileek elkarrekin abestu dituzte Eguberri kantak

Barren.eus 2019ko abe. 21a, 11:16

Ume, heldu eta zaharrek elkarrekin abestu zituzten Eguberri kantak barikuan, Eguneko Zentroko erabiltzaileak gonbidatu baitzituzten Herri Eskolakoek.

Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izan zuten Elgoibarko Herri Eskolan, barikuan, eta eskolako aterpean eguberri kantak abestuz eskertu zieten bisita. Ohi duten moduan, eskola umeen senide asko gerturatu zen eskolara kantak entzutera, eta aurten bisitari berezi batzuk ere izan zituzten, Eguneko Zentroko erabiltzaileak gonbidatu baitzituzten eguberri kantak entzun eta abestera.

Ondorengo bideoan ikus ditzakezue Olentzerok eta Mari Domingik zein Eguneko Zentroko erabiltzaileek Herri Eskolara eginiko bisita

2019 12 20 eguberri kantak elgoibar herri eskola eguneko zentroa eskuak

2019 12 20 eguberri kantak elgoibar herri eskola eguneko zentroa 1

2019 12 20 eguberri kantak elgoibar herri eskola eguneko zentroa eskuak 1

2019 12 20 eguberri kantak elgoibar herri eskola eguneko zentroa

2019 12 20 elgoibarherrieskola eguneko zentroa olentzerogaz