Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 12 02 basarte garbitzeko proposamena herri eskola elgoibar hirigintza 2Ozeano Barean pilatutako plastikoekin sortu den uhartearen harira, proiektu bat lantzen dihardute Herri Eskolako LH 5. mailako ikasleek, eta kutsadurarekiko kezka praktikara eramatea erabaki dute. Basarteko hainbat gune garbitzeko baimena eskatu dute Elgoibarko Udalean eta baiezkoa jasotzeaz gainera laguntzeko prest agertu da Udala.

 Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ordezkaritza bat Elgoibarko Udaleko Hirigintza Saileko arduradun Iosu Arraizekin batu zen aurreko astean. Basarteko hainbat gune: Makina Erremintaren Museoa, IMHko tenis pista eta Skatepark-a dauden ingurua plastikoz garbitu nahi dute, eta horretarako baimena eskatu zioten hirigintza zinegotziari. Izan duten ideia eta ekimena asko gustatu zitzaiola erantzun zien Arraizek ikasleei eta Udalaren babesa eta laguntza izango dutela. Ikasleek, baimenaz gainera, zinta txuri gorriak, guanteak eta plastikoak eta zaborra jasotzeko poltsak eskatu ziozkioten. Hortaz, Udalak jarriko du materiala eta ikasleek lana.

Oraindik eguna zehaztu gabe daukaten arren, -eguraldiaren arabera aukeratuko dute- ikasketa ordutegiaren barruan egingo dute garbiketa saioa. 23 ikasle ari dira parte hartzen egitasmoan.

2019 12 02 basarte garbitzeko proposamena herri eskola elgoibar hirigintzan

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza