Haurreskolako komunak berritzeko 19.363 euro (BEZik gabe) jarri ditu Udalak, eta Herri Eskolako jolastokiko zorua berritzeko (1.000 metro koadroko azalera), 38.725 euro. Epoxi erresinako zorua jarriko dute lehen asfaltozkoa zen jolastokian. Gune hori ez dute ikasleek jolastordu eta denbora librean soilik erabiltzen, izan ere, eskola orduetatik kanpo, herri guztiarentzako zabalik dagoen espazioa da Herri Eskolako jolastokia.
Honenbestez, astelehenean, irailaren 10ean, ikasturte berria hasten dutenean, zoru berriaren gainean jolasteko aukera izango dute Elgoibarko Herri Eskolako ikaslek.
∞Lotura duten abisteak: