Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 17 ohorezkomatrikulak institutuanElgoibar BH Institutuko Batxilergoko ikasleak bukatu dute ikasturtea, eta dagoeneko ikasbidaiaz gozatzen ari dira Maltan. Aurten, Batxilergoko bost ikaslek eskuratu dituzte ohorezko matrikulak. Era berean, institutuko ikasle guztiek gainditu dute selektibitatea.

Elgoibar BH Institutuko Batxilergoko arduradunek gaur goizean jaso dituzte selektibitateko emaitzak, eta ezin hobeak izan dira, ikasle guztiek gainditu baitute azterketa. Institutuko bost ikaslek Batxilergoan lortu duten nota ere ezin hobea izan da. Ohorezko matrikulak eskuratu dituzte Leire Legarra, Nora Kortaberria, Iñaki Amilleta, Andrea Arregi eta Maddi Astigarraga ikasleek. 

Datorren barixakuan, ekainaren 26an, ikasturteko diploma banaketa ekitaldia egingo dute. Herriko Antzokian izango da, 19:00etatik aurrera. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza