Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 12 herri eskola elgoibar patioa obrak hastear 1Udako oporretatik bueltatzen direnean berrituta aurkituko dute ikastetxea Elgoibarko Herri Eskolako eta Haurreskolako ikasleek.

 Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Herri Eskolako jolastokiko lurra aldatuko dute. Epoxi erresinako zorua jarriko dute gaur egun asfaltozkoa den jolastokian. 1.000 metro koadroko eremua berrituko dute eta 38.725,91 euroko (BEZ kanpo) kostua izango dute lanok. Zoru berria "goxoagoa" izango dela nabarmendu dute, eta berde kolorekoa. Gune hori ez dute ikasleek jolastordu eta denbora librean soilik erabiltzen, izan ere, eskola orduetatik kanpo, herri guztiarentzako zabalik dagoen espazioa da Herri Eskolako jolastokia. Lanak uztailean zehar egingo dituzte umeak eskolan ez daudela aprobetxatuz.
Era berean, Haurreskolako komunak ere konponduko dituzte. Udalak 19.363 euro (BEZ kanpo) bideratuko ditu komunak konpontzera.

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza