Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 19 bzilabe egitasmoa elgoibar udala Robotika3Elgoibarko Udalak gazteen artean zientza eta teknologia sustatzeko Bizilabe izeneko egitasmoa jarriko du martxan. Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain, 11 eta 14 urte arteko gazteen artean teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko helburuarekin sortu ute egitasmoa, besteak beste, industriaren sektoreari bultzada emateko.

Irailaren 2tik 6ra tailer monografiko bat egingo dute, Bizilabe zer izango den azaltzeko. Interesatuek uztailaren 25a baino arinago eman behar dute izena, ondorengo helbidean: https://labur.eus/irailekotailerraelgoibar. 

Bizilabe egitasmoan izena emateko azken eguna, bestalde, irailaren 16a izango da. Nahi duenak esteka honetan eman dezake izena: https://labur.eus/bizilabe2019-2020ikasturteaelgoibar
 • Debabarreneko topaketa Elgoibarren
Era berean, irailaren 28an, Debabarreneko topaketa egingo dute Elgoibarren, non Euskadiko 3. Hezkuntza Robotika Txapelketako proposamen nagusienak eta tailer monografikoan egindako proiektuak erakutsiko diren. 2018-2019 ikasturteko robotika ikastaroan ibili diren 7 eta 10 urte bitarteko umeak txapelketan apuntatu ahal izango dira. Izena ematekoa epea irailaren 13ra arte egongo da zabalik: http://gazterobotika.eus/#Campeonato

2019 06 19 bzilabe egitasmoa elgoibar udala Robotika maala

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza