Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 17 elgoibar institutua ohorezko matrikulak 2019 20Ohorezko matrikulak lortu dituzte IES Elgoibar BHI institutuko sei ikaslek, eta azken urteetako joera hautsiz, gizonezkoak dira gehienak. Selektbitateko emaitzen berri ere eman dute institututik.

 Batxilergoko ikasleek amaitu dute ikasturtea. Elgoibarko institutuko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastetxetik selektibitatea egin duten 107 ikasleetatik bakarrak suspenditu du, hortaz, %99,07ak gainditu du. Gainera, Gipuzkoako ikasleen artean selektibitatean nota altuena lortu duen Paul Rojo elgoibartarra institutuko ikaslea da eta bera ere espediente akademino onena lortu duten Elgoibarko Institutuko sei ikasleen artean dago. Honako hauek dira Ohorezko Matrikula lortu dutenak: Paul Rojo, Teresa Aceña, Mikel Albizuri, Lore Gerrikagoitia, Beñat Fernandez de Jauregui eta Andoni Ibarguren.
Instituak diploma banaketa ekitaldia antolatu du ekainaren 28rako. Herriko Antzokian izango da, 19:00etan. Aste honetan Maltara ikasbidaian joango dira institutuko hainbat ikasle. 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza