Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Oin Alai Festa egin dute gaur goizean Oin Alairen bederatzigarren ikasturteari amaiera emateko. Eskola umeek dantzan egin dute gaur eskolarako bidea. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Atxutxiamaika aisialdi taldeak girotu du Oin Alai Festa. Dantzan hasi dute eguna Kalegen plazan eta Kalebarren plazan ere egin dute beste dantza saio bat, borobilean jarita.

Elgoibarko Udalak, Herri Eskolak eta Ikastolak antolatutako ikasturte amaierako jai honek, umeen eskolarako bidea alaitzeaz gainera, badu beste helburu bat ere: hurrengo ikasturterako izena emateko epea irekitzea, alegia, ume zein boluntarioena (ikastetxeetan banatuko duten Oin Alairi buruzko triptikoa betez).
Oin Alairi buruzko xehetasunak eta funtzionamendua ezagutu nahi duenak, ekainaren 10-14 bitartean ibilbidean parte hartzeko aukera izango du.

ARGAZKI-BILDUMA: Oin Alai Festa

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza