Oin Alai Festa egingo dute barixakuan

Barren.eus 2019ko eka. 4a, 11:38

Oin Alairen bederatzigarren ikasturteari amaiera emateko berezia izango da ikasleek barixakuan egingo duten eskolarako bidea. Atxutxiamaika aisialdi taldeak girotuko du Oin Alai Festa.

Joan den maiatzaren 31rako iragarrita zegoen, eta bertan behera laga behar izan zuten Oin Alai berezia barixaku honetan, ekainaren 7an, egingo dute.
Elgoibarko Udalak, Herri Eskolak eta Ikastolak antolatutako ikasturte amaierako jai honek, umeen eskolarako bidea alaitzeaz gainera, badu beste helburu bat ere: hurrengo ikasturterako izena emateko epea irekitzea, alegia, ume zein boluntarioena (ikastetxeetan banatuko duten Oin Alairi buruzko triptikoa betez).
Antolatzaileek, baina, herritar guztiei dei egin diete Oin Alai programaren ikasturte bukaerako festan parte hartzera, eta hurrengo ikasturtean proiektuan parte har dezaten. Izan ere, Oi Alairi buruzko xehetasunak eta funtzionamendua ezagutu nahi duenak, ekainaren 10-14 bitartean ibilbidean parte hartzeko aukera izango du.

∞Lotura duten albisteak: