IES Elgoibar BHI Institutuko ikasleek dagoeneko egon dira Alemanian eta institutuko ikasleen etxeetara etorri dira orain Karlsruheko ikasleak. Alemania eta Frantziaren arteko mugan dago Karlsruhe hiria, Alemaniako Baden-Württemberg estatuan. 300.000 biztanle inguruko hiria da.
Elgoibarko ikasleekin izandako harremanaren ondorioz, euskaraz agurtzeko gai ere bada ikasleren bat edo beste. "Kaixo, zer moduz? agurtu du kazetaria ikasleetako batek. Gazteleraz ere moldatzen dira, ingelesa eta frantsesarekin batera ikasten duten hizkuntzetako bat baita.
Elgoibar eta inguruari buruzko galderak egiten aritu dira goizean herriko kaleetan, eta pozik ziren jaso duten tratuaz. Kalean topatu duten jendea Alemanian baino "atseginagoa" dela aitortu du ikasle batek. Orain arte ikusitakotik, Elgoibarko plaza eta eraikin zaharrenak gustatu zaizkiola azaldu du beste ikasle batek. Atzo Debako hondartzan izan ziren, eta hurrengo egunetan Donostia eta Zumaiako flysha ezagutzeko irteerak ere egingo dituzte, besteak beste. Institutuko ikasleek esku pilotan nola jokatzen de ere erakutsi diete Kalegoen plazako frontoian, teniseko pilotarekin aritu badira ere jolasean.