Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Udalak Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren 26rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta sustatzeko. Zientzia esperimentuak egiteko aukera izango da aurtengo berrikuntza nagusia.

Maalan izango da Robotika Dibertigarriaren III. Feria, 11:00etatik 13:30era, eta 7 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Aurten berrikuntza bat ere egongo da: Bizi zientzia, bizi teknologia lelopean, tailer teknologikoak eta zientzia esperimentuak egiteko aukera izango dute 10 eta 14 urte bitarteko gazteek, ikertzaile profesionalen laguntzaz. Ekintza guztiak doakoak izango dira, eta edonork hartu ahal izango du parte, baina arduradunek izena emateko eskatu dute. Horretarako, http://bit.do/robotikadibertigarria helbidean aurkituko duzuen formularioa bete behar da.

  Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza