Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kiribil barraskiloak eta bere lagunek joan den barixakuan eman zuten saioa Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Egunean izan zenez, gaztetxoenak sentsibilizatzeko osagaiak izan zituen Udaberriko Kiribilen azken saioak.

Kolektibo horien harrotasunaren aldeko banderak dituen koloreak margotu zituzten umeek, pintzelak erabiliz batzuek eta eskuekin besteek, hiru muraletan. Kiribil barraskiloak berak proposatu zien maitasun askearen bandera den ostadarra margotzea. "Bakoitzak gure gustuko gauzekin eta berezitasunekin, baina danok dakagu lekua mundu honetan", esan zien Kiribilek elizako arkupeetan bat ziren umeei eta gurasoei. Ostadarra osatzen duten zazpi koloreak askatuko balira, denok zoriontsuago izango ginatekeela ere esan zien. "Lehenengo bakoitzak bere burua eta gero elkar maitatu behar dugu denok", azaldu zuen. Amaieran, denen artean margotu zuten bandera zintzilikatu zuten, Elgoibar guztiak ikusteko gu ere maitasun askearen alde gaudela, Kiribilen berbetan. Dantza eginez amaitu zuten saioa eta udako oporrak pasa arte agurtu zen barraskilo ezaguna. Elgoibarko Izarra Euskalzaleon Topaguneak antolatzen dituen Kiribilen saioak uda ostean itzuliko dira.

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da maiatzaren 17a, 1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela gogorarazteko.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza