Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 05 oinalaibereziaAzken urteetako ohiturari eutsiz, ikasturteari agur esateko Oin-alai berezia egin dute gaur goizean. Atxutxiamaikako hezitzaileak, Kiribil barraskiloa eta Txutxi eta Maika izan dira eskolarako bideari kolorea eta musika jarri dizkiotenak. (argazkiak dauzka) 

Ingurumen mundu eguna da gaur, ekainak 5. Antolatzaileen esanetan, egun aproposa Oin-alai berezia egiteko, besteak beste, aire kutsadura eta zarata gutxitzea baitira umeak eskolara oinez joatea sustatzeko ekimen honen helburuetariko batzuek. 

Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai, eta bosgarren urteurrena ospatu nahi izan dute gaur goizean egin duten Oin Alai bereziarekin. Duela bost urte indar handiarekin hasi zen egitasmoa, 120 ume eta 35 boluntariorekin, baina kopuru horiek apalduz joan dira urtez urte eta sustatzaileak kezkatuta daude ekimenak izan dezakeen etorkizunarekin. Hori dela-eta, Elgoibarko Udalak eta Oin-alain parte hartzen duten bi ikastetxeek (Elgoibar Ikastola eta Herri Eskola) egitasmora batzera animatu nahi dituzte ume zein boluntarioak. Hala ez bada, proiektuak bertan behera gelditzeko arriskua duela ohartarazi dute.

Oin-alairen onurak

Oin-alain parte hartzeak dituen onurak nabarmendu dituzte arduradunek. Besteak beste, autonomia landu, erneago heldu eskolara, sedentarismoa saihestu, lagunekin egoteko aukera, autoaren beharrik eza, eta aire kutsadura eta zarata gutxitu. Era berean, ariketa fisikoa egiteko ohitura egokia dela eskolara oinez joatea argudiatu dute. “Adituen esanetan egunero 10.000 pausu ematea osasungarria bada, Santa Ana kaletik Herri Eskolara eta Jausorotik Ikastolara 1.950 pausu inguru ematen dituzte boluntarioek. Beraz, bai ume eta boluntario askok, joan-etorri ibilbidean, egunero ematen ditugun pausoen %39 ematen dute jada”.

Izen-ematea zabalik

Hurrengo ikasturtean parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute. {Informazio gehiagorako: Arrate Iriondo (Herri Eskola); Jon Zabala (Elgoibar Ikastola)}. 

Zozketan saritutakoak

Udalak Oin-alain parte hartzen duten ume eta boluntarioak saritzen ditu hilero erosketa txartelak zotz eginez. Azken zazpi hilabeteetako saridunak hauek dira: Beñat Rementeria eta Nora Gurrutxaga (Elgoibar Ikastola) eta Irati Uzcudun, Irune Carcedo, Jone Navarro, Jone Rodriguez, eta Loinatz Lizundia (Herri Eskola). Gaur jaso dute saria agintarien eskutik (ikus hemen).

Oin-alai berezia, argazkitan

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza