Euskal eragileek aurkeztutako bost erronka gainditu behar zituzten gazteek: Genero Berdintasuna Laboral Kutxa eta Emakundek aurkeztuta, Mugikortasun Iraunkorra Mugik, Gosea murriztea Hazi Fundazioak, Aliantza Intergenerazionalak Matia Fundazioak eta Donostia Lagunkoiak, eta Etorkizuneko Hezkuntza Mondragon Team Academy-k aurkeztu zuen.
Gazteak 22 taldetan banatuta erronkaz erronka ibili ziren Donostiako hainbat tokitan puntuak biltzen. Irabazlea Oñatiko Txantxiku Ikastola izan zen, eta 20.000€-tan baloratutako bidaia irabazi zuen. Zuk Zeuk Egunaren lehenengo edizioa izan da hau, baina datorren ikasturteari begira, proiektuak landuko dituzte ikastetxeetan. Helburua da proiektu ekintzaileak garatuz ikasbidairako finantzazioa lortzea.
Feel my way kooperatibak antolatu zuen egun hau. Lau gazte ekintzailek osatzen dute kooperatiba hori, tartean Nora Kortaberria elgoibartarra. LEINN graduko ikasleak dira, eta lau urte daramatzate 14-18 urte bitarteko gazteentzat ingurune erakargarriak sortzen.
*Argazkiak: Feel my way