Eskola jazarpenaren kontrako lanketa egiten dihardu Mendaro ikastolak, eta hainbat modutan lantzen dute gai hau maila desberdinetako ikasleekin. Ikasturtean zehar egindako lanaren erakuslegarri, ekitaldi berezia egin zuten eskolan joan zen astean.
Eskola jazarpenaren kontrako manifestua irakurri zuten lehenengo Mendaro Ikastolako zenbait ikaslek, eta ondoren, dantza saio bat egin zuten ikastetxeko patioan. Ikastolako ikasle guztiek hartu zuten parte ekitaldian. Logotipo lehiaketa bat ere antololatu zuten eta Kevin Guanok aurkeztutako logotipoak jaso zuen lehen saria. Logotipo horrekin egin zuten gero ekitaldian erabili zuten pankarta.