Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 27 sinadura elgoibar udala ikastetxeak kalegoenElgoibarko Udalak eta herriko ikastetxeek hitzarmen bateratua sinatu dute, Hezkuntza eta bizitzarako prestakuntza euskaraz egitasmoaren barruan, eta hitzarmen horri esker, Udalak 198.340,52 euroko dirulaguntza emango die ikastetxeei, 2018-2019 ikasturteko hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Honela banatuko dute diru:

  • Herri Eskola: 29.428,19 euro
  • Institutua: 23.153,73
  • Ikastola: 61.959,05
  • Meka: 9.045,36
  • CEPA: 1.000,00
  • IMH: 73.754,19

Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailek emandakoa da, Sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.

Hitzarmen ekitaldiak ondorengoek hartu dute parte: Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Jabier Larrañaga Elgoibar Ikastolako zuzendaria, Raquel Agirre Herri Eskolako zuzendaria, Iñaki Odriozola Arreiturre Insitutuko zuzendaria, Alberto Iturricastillo Meka Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide IMHko zuzendaria eta Imanol Basagutxibeaskoa CEPAko zuzendaria.

2019 03 27 sinadura elgoibar udala ikastetxeak mahaian

2019 03 27 sinadura elgoibar udala ikastetxeak mahaian 2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza