Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 28 plenotxikifamiliargazkianEskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin dute gaur goizean Elgoibarko Udaletxean. Elgoibarko hiru ikastetxetako (Herri Eskola, Ikastola eta Institutua) 40 ikasle inguru batu dira pleno aretoan. Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan, eta egoeraren diagnostikoa egin ostean, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere. 

Aurtengo ikasturtean, pasa den urtean bezalaxe, elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Elgoibarko Udalaren, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza dute. 

Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan. Besteak beste, kontsumo eta elikadura ohituren inguruko inkestak egin dituzte, ikastetxeko jantokian sortzen diren hondakinak aztertu dituzte, erlearen eta elikaduraren arteko erlazioa landu dute erlezain batekin bilduz, hondakinen inguruko gogoeta egin dute, eta antzerako beste hainbat gauza egin dituzte.

Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte gaur ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, herri jasangarri bat eraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte euren elikadura ohiturak hobetzeko eta birziklatzea bermatzeko.

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:

  • Pestizidarik ez erabiltzea herriko berdeguneetan.
  • Edukiontziak maizago ustea.
  • Herria lorez betetzea eta balkoirik politenei sari bat ematea.
  • Birziklatzeko ontzietan garbi jarri zer bota behar den toki bakoitzean.
  • Liztor asiatikoen aurrean hartu behar diren neurriak herritarren artean zabaldu.

Udal ordezkariek, Ane Beitia buru zutela, ikasleen proposamenak adi entzun eta erantzun dituzte eta eskerrak eman dizkie Elgoibarko ikastetxeei Eskolako Agenda 21ean egindako lanarengatik. Udalak bere aldetik, beraien proposamenak aztertzeko konpromisoa hartu du eta ahal bada martxan jartzeko ere. Udalbatzarraren ostean hamaiketakoa eskaini diete ikasleei udaletxeko arkupeetan eta ikastetxeetara itzuli dira gero.

2015 05 28 plenotxikia0

2015 05 28 plenotxikia

2015 05 28 plenotxikia1

2015 05 28 plenotxikiah1

2015 05 28 plenotxikialuntxa1

2015 05 28 plenotxikialuntxa

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza