Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 21 zuhaitz eguna moru mendian elgoibarZuhaitz Eguna ospatu dute gaur goizean Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako hainbat umek. Berezia izan da aurtengoa, Moru mendian landatu baitituzte estreinakoz. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek 160 zuhaitz landatu dituzte Moru mendiko magal batean. Aurreko urteetako Zuhaitz Egunetan, ikasleek herrigunetik gertu dauden belarguneetan landatu izan dituzte zuhaitzak, baina aurtengoan Moruraino igo dira. Autobusean joan dira Idotorberaino eta oinez egin dute Morurainoko bidea. Han, udal brigadako langileen laguntzaz, 45 lizar, 45 haritz, 45 urki eta 25 gorosti landatu dituzte, Elgoibarko Udaleko ingurumen teknikari Idoia Alvarezen azalpenak entzun eta gero. Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak) aurreko urteetan baino zuhaitz gehiago eman ditu aurten, eta hala, ikasle bakoitzak zuhaitz bat landatzeko aukera izan du, aitzurrak partekatu behar izan badituzte ere. Guztiak landatu eta izendatu dituztenean, Moru ganeraino igo dira eta Elgoibarko Udalak emandako mokadutxoa jan dute Elgoibarko herria parez pare zutela. Gero, Morun egiten diharduten indusketa arkeologikoen berri jasoko dute ikasleek.

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza