Oin Alain parte hartzen duten boluntarioen lana eskertzeko sariak banatu dituzte

Barren.eus 2019ko mar. 11a, 13:09

Elgoibarko Udaleko kultura sailak herrian emango dituzten antzezlanetarako eta zine emanaldietako sarrerak oparitu dizkie Oin Alaiko erabiltzaileei. Era berean, egitasmoa aurrera ateratzen "ezinbestekoak" diren boluntarioak ere saritu dituzte.

Oin Alai ekimena eta herriko mugikortasun iraunkorra "sustatzeagatik" saritu ditu Udalak Oin alaiko erabiltzaileak eta boluntarioak. Idoia Alvarez Ingurumen saileko teknikariak, Andrea Arriola Kultura zinegotziak eta Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziak herrian izango diren antzezlan eta zine emanaldietarako sarrerak banatu zizkieten joan den astean eskolarako bidea Oin Alairekin egiten duten 38 ikasleri. Alde batetik, Haur Hezkuntzako hamazortzi ikaslek martxoaren 17an “Inondik inora” antzerkia ikusteko aukera izango dute, bestalde, LH1 eta LH2 mailako beste hamalau ikaslek apirilaren 14an emango duten “Drag-E uraren bila” antzezlan multimedia ikusteko sarrerak jaso zituzten, LH 6. mailako sei ikaslek “La Lego” filmea ikusi ahal izango dute.

Era berean, Elgoibarko Udalak Txankakuako kide diren dendetan gastatzeko 50 euroko 19 erosketa txartel banatuko ditu boluntarioen artean, hil honetan.

2019 03 11 oin alai elgoibar