Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

aitzole araneta hitzaldia elgoibarAurten ere haur eta gazteen gurasoentzako formazio saioak antolatu dituzte Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak, Ikastolako Guraso Kontseiluak, eta Haurreskolako eta Arreiturre Institutuko gurasoek; eta lehenengo jardunaldia barixakuan egingo dute. Transexualitateari buruz hausnartuko dute oraingoan.

Pasaiako Udaleko Berdintasun arduraduna, sexologoa eta Naizen Elkarteko kidea den Aitzole Aranetak gidatuko du Elgoibarren egingo duten formazio saioa. Haur eta gazteen transexualitate egoerak: sexu aniztasunaren balioa izenburupean, transexualitate egoeran dauden adingabeko haur eta gazteek bizi duten egoera ulertzeko ezagutza, erreminta eta estrategiak laduko dituzte, besteak beste. Formazio saio honi esker gazte hauen gizarteratzean beharrezkoak diren balioak eskuratuko dituzte gurasoek, familian, hezkuntzan eta aisialdian erabilgarri izango direnak. Saioak helburu zehatzak ditu: Giza izate sexuala ezagutzera ematea, kontzeptu sexologiko orokorrak barneratzea eta transexualitatea ulertzeko kontzeptu egokiak eskuratzea.

Kultur Etxeko sotoan izango da saioa, barixakuan (otsailak 8), 18:30etik aurrera.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza