Diplomak jaso dituzte IMHko Ingeniaritza Dualeko lehen promozioetako ikasleek

Barren.eus 2019ko ots. 1a, 18:13

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Dualaren 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 promozioetako ikasleek hartu zuten parte Gradu amaiera ospatzeko diploma banaketa ekitaldian, IMHn. Alegia, UPV/EHUra atxikitutako lehen hiru promozioak.

Hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten parte diploma banaketa ekitaldian: Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendariak, Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Zuzendariak eta Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendariak.

Agintari eta ordezkarien berbak entzun ondoren, agiriak jaso zituzten ikasleek eta guztien izenean Amaia Decastro ikasle ohiak egin zuen berba. Zendu diren ikasleak ere gogoan izan zituen Decastrok.
Ikasleekin batera familia, lagun, Dualeko enpresa kideak, eta IMHko tutore, irakasle eta lankideek hartu zuten parte ekitaldian.
Ekitaldia amaitzeko Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak musika saioa eman zuten.

Diploma banaketako argazki-bilduma 

2019 01 31 imh duala diploma banaketa elgoibar mendizabal furundarena