Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 18 Jara Larrategi gautena psikologoaElgoibarko Nuala Elkarteak antolatuta, eskola inklusiboari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur (abenduak 18) Autismoaren Gipuzkoako Elkarteko (Gautena) kideek.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan eskainiko dute hitzaldia, ‘Inklusioa eskolan’ izenburupean, 18:30etik aurrera. Gautenako psikologoa den Jara Larreategi (Eibar, 1979) eta Gautenako Familien Arretarako Zerbitzuaren arduradun Jimmy Brosa izango dira hizlariak. Nuala elkarteak antolatu du hitzaldia Udalaren laguntzarekin. Aniztasun funtzionala eta adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagun taldea da Nuala.
Guztientzat den kalitatezko eskola da eskola inklusiboa. Jara Larreategiren berbetan eredu inklusiboan ikasle guztiak pertsonalki zein sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denek ikasten dute. Larreategik BARREN aldizkariar eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez, “eskolako dinamika guztiak egokitu behar ditugu ikasle guztientzat izan daitezen probetxugarri, eta, seme-alabei erakutsi behar diegu askotarikoak gaudela eta denok behar dugula lekua". 

Elkarrizketa osoa BARREN 1099. zenb -PDF-

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza