IMH-EHUko Digital Manufacturing masterrak Eusko Jaurlaritzaren errekonozimendu duala jaso du

Barren.eus 2018ko ira. 7a, 06:17

Masterrak baimen ofiziala jaso zuen ekainean eta abuztuan errekonozimendu duala jaso du Eusko Jaurlaritzatik, biak eman dizkio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatu eta egiaztatzen duen UNIBASQ agentziak.

Irailaren 25ean jarriko du abian IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Ingeniaritza Dualaren Eskolak Digital Manufacturing unibertsitate masterra, EHUrekin batera. 

Digital Manufacturingeko Unibertsitate Masterraren programa inguruko puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute eta hainbat arlotako prestakuntza emango dute: fabrikazio aurreratuko ingeniaritzaren gaitasun teknikoak (automatika, mekanika, elektronika...), industria-antolaketako oinarriak, eta digitalizazio industrialaren behar berriak konektatutako fabrika adimendunetarako. Izan ere, industriaren digitalizazioan sortutako testuinguru industrial berriari buruzko prestakuntza zehatza ematea da masterraren helburuetariko bat, baita fabrika adimentsua erraztasunez erabiliko dituzten espezialistak prestatzea ere.
Masterra, bi urtean barrena, formato dualean irakatsiko dute. Hau da ikaslea eskolan eta enpresa batean arituko da eta alternantzia egingo duen enpresan gutxienez %50eko lan-kontratua izango du. Masterreko eskola teorikoak emateko IMHko instalazioez gain, Tecnalia, CFAA-Zamudio eta IK4-Ideko ere baliatuko dituzte.

Lotura duten albisteak: