Aurreko urteetan bezala, 2015ean hitzarmen bateratuak sinatu ditu Elgoibarko Udalak herriko eskolekin (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka). Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei 14/15 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Ongizate, Euskara, Gazteria, Berdintasuna eta Enplegu sailek eskolekin adostutako hitzarmenak dira berritu dituztenak. Ikastetxeetako ordezkariek eta Udalekoek gaur goizean egin dute hitzarmenen sinatzea udaletxean.
Diru laguntzaren banaketari dagokionez, Elgoibar ikastolak 8.112,31 euroko diru-laguntza jasoko du, Herri Eskolak 5.465,55 euro, Institutuak 9.410,88 euro eta Meka lanbide eskolak 6.442,77 euro.
Diru-laguntza horietaz gain, Udaleko Berdintasun Sailak eta Enplegu Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Aurtengo kopuruak hauexek dira: Enplegu Sailak: 4.700 euro, eta Berdintasun Sailak 11.500 euro.
- Honako hauek dira Udalak diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak - PDF
-
Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek (2014-04-01)
- Elgoibarko Udalak 26.138 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2013-04-16)
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)