IMHko eta Mekako ikasle bana Lanbide Heziketako Skills olinpiadetan lehiatuko dira Madrilen

Barren.eus 2015ko api. 29a, 19:40

Maiatzaren 5etik 9ra bitartean jokatuko dira Lanbide Heziketako Skills olinpiadak, Madrilen. Lanbide Heziketako selekzioa lehiatuko da han, eta Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetako ikasle bana ere izango dira tartean: Jon Lapeira IMHkoa eta Eneko Alkorta Mekakoa.

Guztira, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 14 ikasle arituko dira lehian Lanbide Heziketako Skills olinpiadan. Hilaren 5ean izango da inaugurazioa, 6-7 eta 8 egunetan lehiaketa eta 9an sari banaketa egingo dute.

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren mekanizazioa ikasten dihardu Jon Lapeirak eta CNC fresatzeko makina eta CNC tornuko Skillsetan arituko da, Igor Larrañaga tutore duela. Mekatronicako proban ere hartuko du parte Iker Guillamon bikotekide duela eta Jon Milkel Urizar izango dute tutore. Soldadura ikasten dihardu, berriz, Eneko Alkortak eta Iñigo Argoitia izango du tutore Madrilen.