Oin Alai berezia egin dute, ikasturtea agurtzeko

Barren.eus 2018ko eka. 15a, 17:22

Berezia izan da gaurko Oin Alai, ikasleak ikastetxerako bidea oinez egitea bultzatzen duen proiektua. Berezia ikasturtea agurtzeko zelako gaurkoa eta berezia Jose Mari Igartua boluntarioak parte hartu duen azkena izan delako.

Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai egitasmoa, Elgoibarko Herri Eskolarekin eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean. Boluntarioen lana ezinbestekoa izan da egitasmoak gaurdaino iraun ahal izateko; eta, umeei eskolara laguntzeko ahalegin horretan Jose Mari Igartua izan da boluntario saiatuenetako bat. Lehen urtetik aritu da boluntario lanetan, eta harrezgero egunero lagundu ditu umeak eskolarako bidean. Aurten izango du, baina, azken urtea.
Oin Alairen zortzigarren ikasturteari amaiera emateko gaur egin duten Oin Alai berezian, umeek, gurasoek eta boluntarioek Mauxitxa txarangako kideak eta Elgoibarko trikitilariak izan dituzte bidelagun eskolara bidean.
Udalak, Herri Eskolak eta Ikastolak antolatutako ikasturte amaierako jai honek, umeen eskolarako bidea alaitzeaz gainera, badu beste helburu bat: hurrengo ikasturterako izena emateko epea irekitzea, alegia, ume zein boluntarioena. Ikastetxeetan eman daiteke izena.

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar2

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar det

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar mauxitxa

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar trikitilariak

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar zubian

2018 08 15 oin alai ikasturte amaiera elgoibar mauxitxa zubian