Bi ikastaro eta erakusketa bat izan zituen feriak. Erakusketan Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten ikasleen lanak erakutsi zituzten. Tailerretan, berriz, gazteek programazioarekin eta robotikarekin lotutako proiektuak gauzatu zituzten, "modu dibertigarrian eta jolas-giroan". Tailer batean, KODU Game Lab tresna erabilita, pertsonaiei eta mugimenduei esker, euren mundua diseinatzen ikasi zuten; eta, bestean, LEGOWEDO 2.0 aplikazioarekin lehenengo robota muntatu eta programatu zuten, honen funtzionaltasuna hobetzeko irudimena erabiliz.
10-13 urteko gazteek, aldiz, Scratch bidez gailu elektrikoak programatu zituzten eta LEGO Scratch bidez gailu elektrikoak programatu zituzten, eta LEGOMindstorms EV3-rekin robota aldatu eta programatu zuten aurrez planteatutako erronka lortzeko.
∞Lotura duten albisteak: